Itxi

telebista

Kirolak

Titin III.a protagonista, asteburuko pilota tarteetan

EiTB

Horrez gain, saskibaloiko Erreginaren Kopako euskal derbiak izango dira ikusgai.

0:20
Augusto Ibañez,

Augusto Ibañez Titin III.a izango da protagonista asteburu honetako pilota saioetan. Horrez gain, herri kirolak, saskibaloia, txirrindularitza eta zesta punta izango ditugu. 

"ETB Kantxa Solasean" saioan (17:00etan) errioxarraren beste hiru norgehiagoka aztertuko dituzte Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Mikel Idoatek: Titin III vs Barriola (2007ko Lau T'erdiko finala), Titin III-Lasa III vs Unanue-Errasti (2000ko Binakako finala) eta Titin III-Merino II vs Xala-Laskurain (2012ko Binakako finala). 

Goizean (12:00etan) saskibaloia izango da protagonista. 2019an eta 2020an Erreginaren Kopan jokaturiko euskal derbiak eskainiko dira: Gernika Lointek vs IDK Gipuzkoa eta Gernika Lointek vs RPK Araski. Eta arratsaldeko herri kirolen tartean (16:00etan) emakumeek jokatutako hainbat proba berreskuratuko dira. 

Emanaldi guztiak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango ditugu.