telebista
20:00etan
Profiterolak egingo ditu Joseba Arguiñanok gaur, "Historias a Bocados" saioan
EiTB
Errezeta pausoz pauso irakatsiko digu, bere lantegian. Gainera, aurreko saioetan ezagututako hainbat lagunekin hitz egingo du, horien egoera eta etorkizunerako asmoak ezagutzeko.
-
Joseba Arguiñano Zarauzko bere lantegian. EiTBko bideo batetik hartutako irudia
Gaur arratsaldean "Historias a Bocados" saioaren edizio berezi berria ikusteko aukera izango dugu, Joseba Arguiñanoren Zarauzko lantegitik. Aste honetan kremazko profiterolen errezetarekin datorkigu Joseba, eta pausoz pauso irakatsiko digu nola egin. Saioan zehar ikusiko dugu ez dela hain zaila profiterolak etxean egitea, baina horretarako Arguiñanok gako sekreturen bat ere erakutsi beharko digu.
Errezeta egin bitartean, gainera, itxialdi aurreko saioetan ezagututako hainbat lagunekin harremanetan jarriko da, horien egoeraren berri izateko.
Lehen hitzordua Zamudion (Bizkaia) egingo du, Ibai Etxebarriaren negutegian. Tomate landarea inausteko garaia da, eta Ibaik erakutsiko digu nola egin. Horrez gain, barazkien laborantza eta banaketa nola ulertzen dituen ere azalduko dio Josebari.
Mikel Fernandez de Pinedoren oiloak ere ikusiko ditugu berriro, Tuestako baserrian, Arabako Gaubea udalerrian. Mikel arrautzak sailkatzen ikusiko dugu, arrautza-ontzietan sartzeko.
Gastronomia munduarekin lotutako uneren bat partekatu du Josebak Ibairekin eta Mikelekin, eta egoera berezi hau nola bizi duten eta etorkizunerako zer nahiko luketen galdetuko die.
"Historias a Bocados, Edizio Berezia" igandeetan izaten da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.