Itxi

telebista

Kirolak

Aizkolariak, estropadak eta pilota, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketako finala, Txingudiko Bandera eta CaixaBank Masterseko Urrutikoetxea-Irribarria vs Elezkano II-Mariezkurrena II partida eskainiko dira.

  • Ibon Gaztañazpi, Sara Gandara eta Mikel Olazabal ETBko estropada emanaldietako esatariak

    Ibon Gaztañazpi, Sara Gandara eta Mikel Olazabal estropada emanaldietako esatariak. Argazkia: EiTB

Hiru kirol emanaldi izango ditugu larunbatean, ETB1en eta eitb.eus-en. 

15:30ean, Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketaren finala izango dugu ikusgai. Hilaren 2an Aian jokatutako lehiaketaren kontakizuna egingo dute Pedro Mari Goikoetxeak eta Joxe Etxebestek. 

17:30ean zuzeneko emanaldia izango dugu Hondarribitik. Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldi berri baten berri emango dute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak: Txingudiko Bandera-Mapfre Sari Nagusia. 

Azkenik, 22:15etik aurrera Dimako pilota jaialdia eskainiko da zuzenean. Bi partida hauek jokatuko dira: Elordi-O. Etxebarria vs Bakaikoa-Larunbe eta Urrutikoetxea-Irribarria vs Elezkano II-Mariezkurrena II (CaixaBank Mastersa). Xabier Euzkitzek eta Mikel Idoatek egingo dute kontakizuna.