09:16

telebista

Kirolak

Ondarroako Bandera eta Oiartzungo pilota jaialdia, gaur, zuzenean, ETBn

EiTB

Goizean Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldia eskainiko da eta arratsaldean CaixaBank Masterseko Ezkurdia-Aranguren vs Altuna III-Imaz partida.

  • ''ETB Kantxa'' saioko pilota emanaldietako esatariak

    "ETB Kantxa" saioko pilota emanaldietako esatariak. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zuzeneko bi emanaldi izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en. 

Batetik, estropadak. Ondarroako Bandera-Cikautxo Sari Nagusia izango dute jokoan Euskotren eta Eusko Label ligetako arraunlariek 11:30ean hasita. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute dute kontakizuna. 

Bestetik, pilota. Oiartzunen jokatuko den CaixaBank Masterseko Ezkurdia-Aranguren vs Altuna III-Imaz partida izango dugu ikusgai "ETB Kantxa" saioan 17:00etatik aurrera. Jaialdia Arteaga II-Ibai Zabala vs Salaberria-Tolosa neurketarekin hasiko da, eta Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna. 

Azkenik, 15:30ean, herri kirolen tartean, bezperan Donostian jokatutako Igeldoko Harria txapelketan gertatutakoa bilduko du Juanan Legorburuk. 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena