telebista
Lehiaketa
Lurralde ezberdinetako errezetak, gaur gauean, "El Club del Tupper" saioan
EiTB
Mikel Perez "El Conquistador" saioaren azken irabazlea, Reyes Prados aurkezlea eta Andoni Goikoetxea Athleticeko jokalari mitikoa izango dituzte gonbidatu.
-
Mikel Perez, "El Club del Tupper" saioan.
"El Club del Tupper" saioak atal berria eskainiko du gaur, eta oraingoan beste latitude batzuetako errezetak ekarriko dizkigu. Horretarako, Mikel Perez, "El Conquistador" saioaren azken irabazlea, Reyes Prados aurkezlea eta Andoni Goikoetxea Athleticeko jokalari mitikoa izango ditu Javi Sierrak gonbidatu.
Hasteko, Mikelek urruti eramango gaitu bere errezetarekin. Tikka Masala oilaskoa jatorri indiarreko platera prestatuko du kirolariak, nahiko ederto prestatu gainera. Hala eta guztiz ere, saioan behin eta berriro agertzen den arazo berarekin estropezu egingo du; espezien erabilera alaia, alegia.
Bestalde, Reyes Pradosek bere lurraldera gerturatuko gaitu: Andaluzian arras ezagunak diren ondutako patatak. Plater hori erraz-erraz prestatzen da, baina Reyesek hainbat ezusteko izango ditu.
Bukatzeko, Andonik makarroiak ganbekin proposatuko ditu, italiar pasta platera. Agian plater hori egiteko benetako arrazoia izan daiteke benetan egiten dakien bakanetakoa dela?
Umorea, emozioa eta entretenimendua "El Club del Tupper" saioan, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.