telebista
Kirolak
Pilota, eskubaloia eta txirrindularitza, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Afizionatuen pilota, Iberdrola Guerreras Liga, Italiako Giroa eta "ETB Kantxa" izango dira ikusgai.
-
Pilota: Argazkia: Maitane Urbieta.
Pilota, eskubaloia eta txirrindularitza eskainiko dituzte, gaur, Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek. Horrez gain, ETB4n ere bestelako kirol emanaldiak eskainiko dira.
Hasteko, 12:00etan afizionatuen pilota izango da ikusgai, 29. Goñi Memoriala eskainiko da. Partida ostiralean 21:30ean grabatua izango da, eta igandean izango da ikusgai ETB1en. Iñigo Aiestaran eta Iñigo Vianaren esku egongo da kontaketa.
12:10 aldera, eskubaloiko partida bat izango da ikusgai Iberdrola Liga Guerrerasen baitan, Gascatik zuzenean. Bera-Bera eta R.F. Malaga arituko dira aurrez aurre. Jon Ander Gorospe eta Asier Zubiriaren esku egongo da kontaketa egitea.
Ondoren, 14:00ak aldera, Italiako Giroaren unea izango da. Lasterketaren emanaldia ETB4n hasiko da, eta ETB1en jarraituko du 15:00etatik aurrera "Ez Da Giro" saioarekin. eitb.eus-en ere jarraipena egiteko aukera izango da lehen ordutik. 15. etapa eskainiko da, Rivolton hasiko da, eta, 185 km egin eta gero, Piancalvallora helduko dira txirrindulariak. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfonso Arroio eta Alessandro Ruta arituko dira solasean.
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera "ETB Kantxa" saioa izango da ikusgai, Bilbotik zuzenean. Lau t'erdiko txapelketan Urrutikoetxea vs Zubizarreta jardungo dira aurrez aurre. Ondoren, partida estelarrean Olaizola-Uriondo vs Larrazabal-Imaz izango da ikusgai; Larrazabalen debuta izango da. Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Elena Azpeitiak egingo dituzte esatari lanak.