Itxi

telebista

22:30ean

Santanderreko jatetxeak protagonista, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan

EITB MEDIA

Javi Sierrak gidatutako saioak Vino y Marea, El Puerto, Zissoy eta La Flor de Tetuan jateetxako platerak dastatuko ditu.

  • Javi Sierra

    Javi Sierra. EITBren bideo batetik hartutako irudia

Kantabriako hiriburuan izango da gaur gauean "Juego de Cartas" saioa. Santanderreko Puerto Chicon dauden lau jatetxe arituko dira saria eskuratzeko lehian.

Samuel Sevilla, Vino y Marea jatetxeko jabea izango da lehiaketari ekingo dion lehena. Erdi andaluziar eta erdi frantsesa da, eta baita billarreko jokalari bikaina. Gainera, jatetxean eskaintzen duen arrainaren zati handi bat berak arrantzatutakoa da.

El Puerto jatetxeko arraina eta gainontzeko gutiziak ere ondo ezagunak dira Santander guztian. Marina Nuñez-Seoane eta bere anaiaren gidaritzapean, negozioaren laugarren generazioa dira, eta horixe da hain zuzen establezimenduaren sekretuetako bat: tradizioari dioten fideltasuna. Marinaren birramonak prestatzen zituen bezala egiten dituzte beraiek ere jatetxeko plateretako asko.

Ander San Martin, Zissou jatetxeko jabe eta sukaldaria izango da asteleheneko saioko hirugarren partaidea. Santurtzin jaio eta hazi bazen ere, 17 urterekin Santanderrera joan zen sukaldaritza ikastera, eta bertan geratu zen.

Maite Rodriguezen La Flor de Tetuan jatetxea izango da saioak ezagutuko duen azkena. Ukitu ingelesa duen jatetxea da, platera aurkezteko moduan nabaritu ahal izango duten ezaugarria.

"Juego de Cartas" saioa astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.