Itxi

telebista

Kirolak

Emakume Master Cup Txapelketako finala eta lau t'erdiko finalerdiak, gaur, EITBn

EITB Media

Emakume Master Cup Txapelketan Ruiz de Infante-Arrillaga vs O. Arrizabalaga-Aldai eta A. Aldai-Orbegozo vs Espinar-N. Agirre pilotarien arteko partidak jokatuko dira.

  • Emakume Master Cup Txapelketako irudi bat.

    Emakume Master Cup Txapelketako irudi bat, EITBren bideo batetik ateratakoa.

Igandeko bi pilota jardunaldi zuzenean eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en. Horrez gain, herri kirolak eta zesta punta ere eskainiko dira, lehena ETB1en eta hurrena, ETB4 katean.

12:00etan jokatuko da Emakume Master Cup Txapelketako final handia Arrigorriagako pilotalekuan. Lehenengo partida 3. eta 4. postuko pilotarien artean jokatuko da, Ruiz de Infante-Arrillaga / O. Arrizabalaga-Aldai, eta bigarren partidan aldiz, A. Aldai-Orbegozo / Espinar-N. Agirre arituko dira aurrez aurre. Partiden jarraipena Iñigo Aiestaranek eta Elena Azpeitiak egingo dute.

16:00etan herri kirolak eskainiko dira, gazteen Binakako finalerdiak, Urrezko Kopako azken finalerdiak eta Emakumeak trontzan.

17.00etan ordea, Eibarko Astelena pilotalekutik binakako bi partida eta Eusko Label Txapelketako lau t'erdiko finalerdiak jokatuko dira. Lehenik binakakoan arituko dira Artola-Aranguren eta Irribarria-Ladis Galarza. Lau t'erdiko finalerdia Jaka eta Ezkurdiaren artean jokatuko da, eta bukatzeko, beste binakako partida bat jokatuko da. "ETB Kantxa" saioan Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak emango dute partiden berri. 

ETB4n 13:30ean, Zesta Puntako Gernikako finalak ikusteko aukera izango da.