Itxi

telebista

Kirolak

Herri kirolak eta Binakako pilota Txapelketa, gaur, zuzenean, EITBn

EITB MEDIA

Binakako Txapelketako partida Urrutikoetxea - Imaz eta Artola – Aranguren bikoteek jokatuko dute.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB Media

Herri kirolak eta pilota eskainiko dira gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

12:00etan herri kirolak eskainiko dira Rivabellosatik.  Ondoren, 17:00etan, hiru pilota partida izango dira ikusgai. Binakoa jokatuko dute lehenik Bengoetxea VI - Urretabizkaia II eta Agirre - Larunbe pilotariek; Binakako Txapelketaren baitan jokatuko den partida eskainiko da ondoren, aurrez aurre arituko dira Urrutikoetxea - Imaz eta Artola – Aranguren. Eta hirugarrenik, promozioko partida jokatuko dute Dario - Erostarbe vs Salaberria - O. Etxebarria pilotariek. Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Ibon Gaztañazpik egingo dute partiden jarraipena "ETB Kantxa" saioan.

ETB4 katean aldiz, 13:30ean, palako Kutxabank Liga izango da ikusgai.