Itxi

telebista

Kirolak

Eskubaloia, pala, herri kirolak eta pilota, gaur, EITBn

EITB Media

Horrez gain, "Helmuga" kirol saioa ere izango da ikusgai.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB Media

Eskubaloiak, palak, herri kirolak eta pilotak osatuko dute igandeko kirol eskaintza EITBn.

Aurretik, "Helmuga" kirol saioa ere izango da ikusgai ETB1en, 11:30ean. Aste honetako protagonista nagusia Juan Ignazio Zulaika puntista ohia izango da. 14 urterekin egin zuen debuta Zaragozan, eta Milanen eta Bartzelona aritu ostean Estatu Batuetara joan zen. Bertan bizitako esperientziez arituko da, baita 1988ko grebaz ere. Eskainiko duten bigarren erreportajean Kitzbuhel eski estazio ezagunean izango da saioa.

Ondoren, 12:00etan Asobal Ligako eskubaloi partida jokatuko dute Irunen Bidasoak eta Frigoríficos Morrazo Cangasek. Emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da zuzenean.

13:15ean, ordea, palako Banakako Txapelketa eskainiko da ETB4 katean. Alde batetik, Fausto eta Urrutia arituko dira aurrez aurre, eta Gaubeka eta Ibarguren, ondoren. Xabier Euzkitze eta Mikel Aierberen eskutik entzun ahal izango dira partiden nondik norakoak.

Arratsaldeko 16:00etan, herri kirolak izango dira ETB1en, Urrezko Binakako Txapelketa. Eta bukatzeko, 17:00etan pilota, Binakako Txapelketa Eibartik. Hiru partida jokatuko dira eta Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute hauen zuzeneko jarraipena "ETB Kantxa" saioan. Lehen partida Irribarria - Aretxabaleta vs Agirre - Bikuña izango da; bigarrena, binakako partida nagusia, Altuna III - Mariezkurrena II eta Peña II - Albisu pilotariek jokatuko dute; eta promoziokoan, bestalde,  Bakaikoa - Elizegi eta Egiguren V - Ruiz arituko dira lehian.