Itxi

telebista

Kirolak

Liège-Bastogne-Liège lasterketa, futbola, pala eta pilota, asteburuan, EITBn

EITB Media

Aste honetako "Helmuga" saioko protagonistak Jokin Lizeaga eta Aritz Egea mendi korrikalariak izango dira.

  • Lieja-Bastgne-Lieja txirrindularitza probaren irudia

    Lieja-Bastgne-Lieja txirrindularitza proba izango dugu ikusgai igandean. Irudia: EITB Media

Futbolak, palak, esku pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute asteburuko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. Horrez gain, "Helmuga" saioaren atal berri bat izango dugu igande goizean, Jokin Lizeaga eta Aritz Egea mendi korrikalariak protagonista hartuta. 

Larunbatean, pala emanaldia izango dugu 15:40ean. Emakumeen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketako 3. jardunaldia eskainiko da Bilboko Bizkaia pilotalekutik: Nagore-Etxaniz / Irazustabarrena-Arrillaga eta Galdos-Mendizabal / Larrarte-Erasun. 

17:30ean, Logroñoko Adarragako pilota jaialdia izango dugu ikusgai. Jaka-Tolosa / P. Etxeberria-Martija atariko norgehiagokarekin ondotik, Binakako Txapelketako finalerdietako Ezkurdia-Galartza / Altuna III-Mariezkurrena II neurketa jokatuko da. 

Igandean, hiru zuzeneko emanaldi izango ditugu: 12:00etan, Emakumeen Bigarren Mailako Osasuna vs Madrid CFC B partida, 15:00etan, Liège-Bastogne-Liège txirrindularitza proba, eta 17:30ean, Bilboko Bizkaia pilotalekuko jaialdia. Txapelketako Elezkano II-Zabaleta / Peña II-Albisu norgehiagokaren aurretik Bengoetxea VI-Aretxabaleta / Agirre-Rezusta partida jokatuko da eta ondoren Zubizarreta III-Elizegi / Larrazabal-Uriondo. 

Jokin Lizeaga eta Aritz Egea, "Helmuga" saioan 

Bi mendiko korrikalari hartuko dituzte protagonista aste honetako saioan. Lehendabizi, Jokin Lizeaga: duela hiru urte pasatxo sima batera jausi eta berriz ere bueltan da urnietarra. Ondoren, Aritz Egea urretxuarrarekin mintzatuko dira. Aurten distantzia luzeagoetarako jauzia egingo du eta Chamonixen jokatuko den CCC lasterketa du helburu nagusitzat. 

Bestalde, Mikel Lizarralde esklerosi anizkoitza duen kirolariaren istorioa ezagutuko dute eta, amaitzeko, Basque Team Tokio erreportaje sortaren 3. atala Iñigo Llopiz eta Nahia Zudaire igerilariei eskainiko diete.