Publizitatea
Itxi

2021/09/13

14:58

telebista

Audientziak

Donostiako Banderaren jarraipen zabala, EITBren eskutik, audientziaren harrera bikainarekin

EITB Media

Estropadak audientzia-buru izan ziren: emakumeen tandak % 20,0ko audientzia-zatia lortu zuen eta gizonezkoenak % 34,3. "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiak, platoak utzi, eta Kontxako badiatik egin ziren.

  • Kontxako Banderaren irabazleak.

    Kontxako Banderaren irabazleak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EITBk Donostiako Banderaren zuzeneko emanaldia eskaintzeko ahalegin berezia egin zuen eta baliabide tekniko eta lantalde zabala eraman zuen Donostiara kirol hitzordu garrantzitsu honen zirrara eta ikusgarritasun osoa eskaintzeko. Emanaldiak audientziaren harrera bikaina lortu zuen.

Estropaden zuzeneko emanaldia bere ordu tartean audientzia-buru izan zen. Emakumeen estropadak % 20,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 22,8ko kuota eskuratu zituen. Gizonezkoen txandak, berriz, % 34,3ko audientzia-zatia izan zuen, 2008tik lortu den daturik onena, eta euskaldunen arteko % 43,4ko kuota izan zuen.

Donostiako Banderaren inguruko ETB1eko programazio bereziak, gainera, 166.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Estropaden zuzeneko emanaldia ez ezik, protagonistekin elkarrizketak eta ondorengo analisia eskaini ziren.

Urteko kirol hitzordu garrantzitsuenaren telebista emankizuna egiteko 40 profesionaletik gora aritu ziren lanean Donostian. Lehiaren zirraraz gain, irudi ikusgarriez gozatzeko aukera izan zuten estropaden jarraitzaileek, lurrean, itsasoan eta airean kokatutako 14 kamerei esker. Halaber, lehen aldiz Kontxako badiako itsas ondoko batimetriak eskaini zituen Euskal Telebistak. Estropadaren nondik norakoak ulertzen lagundu zuten urpeko infografia hauek.

"Gaur Egun" eta "Teleberri", Donostiatik

Itsasoa atzean zutela aurkeztu zuten eguerdiko "Gaur Egun" albistegia Jonan Apaolazak eta "Teleberri" Xabier Ormazabalek, Donostiako Udalak Aiete auzoan duen Talent-House eraikineko terrazatik. Bertatik aritu ziren baita ere kirol tartean Ana Ramos eta Jose Ituarte, eta eguraldiaren iragarpena egiten, June Ansoleaga.

Eguerdiko "Teleberri" eguneko saiorik kusiena izan zen, % 24,6ko audientzia-zatiarekin, eta 236.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. "Gaur Egun"ak ere audientzi datu onak izan zituen eta euskaldunen artean % 11,4ko kuota eskuratu zuen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;