Itxi

telebista

20:15ean

"A Bocados" saioaren bosgarren denboraldia, astelehenetik ostiralera, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte prest daude plater erakargarriak prestatzen jarraitzeko eta gure elikadura eta bizimodua hobetzeko aholkuak emateko, beti umorez beteriko giro onean. Bosgarren denboraldi hau gainera, berrikuntzekin dator.

  • Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte "A Bocados" saioan

    Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte "A Bocados" saioan. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek "A Bocados" saioaren bosgarren denboraldiari ekin diote, uda partean Euskadi osoan zehar kozinatu ondoren. Sukaldaria eta nutrizionista prest daude plater erakargarriak prestatzen jarraitzeko eta gure elikadura eta bizimodua hobetzeko aholkuak emateko, beti umorez beteriko giro onean.

Denboraldi berri honetan, errezeta tradizionalagoak prestatuko dituzte, ikusleentzat erraz aurki daitezkeen osagaiekin. Ohiko menu osoak, menu beganoak eta nazioartekoak indartu egingo dira menu klasikoen eta pintxoen proposamen berriekin. Gainera, Vickypedia atalean errezeta historikoen inguruko informazio guztia jasoko dute.

Anderrek errezeta azkarrak egiten jarraituko du, sandwichak, bokatak, brotxetak, zizka-mizkak eta postreak egiteko ideiekin. Gabrielak, bere aldetik, dieta hobetzeko gakoak emango ditu, funtsezko premisa batekin: osasuntsu eta modu orekatuan jatea. Gainera, menu trifasikoak erakutsiko ditu: edozein gauza jan daitekeela azalduko du, beti neurri orekatu batean.

Halaber, "A Bocados" saioak harreman estua izango du ikusleekin sare sozialen bidez, eta entzuleen eskari gastronomikoei eta nutrizio eta osasun kontsultei erantzungo die.

Gainera, kalera irtengo dira galdera eta erronka dibertigarrienekin. Besteak beste, gure ohitura gastronomikoak nola aldatu diren aztertuko dute belaunaldi ezberdinetako pertsonak elkarrizketatuz. Bestalde, elikaduraz zenbat dakigun erakutsiko dute ¿Verdadero o falso? jokoarekin.

Arratsaldero, gastronomia, nutrizioa eta elikaduraren inguruko jokoak, lehiaketak, erronkak, esperimentuak eta zozketak ez dira faltako denboraldi berri honetan. Gainera, Anderrek eta Gabrielak hurbiletik jarraituko dute Internet gertatzen den guztia, eta bideo dibertigarrienak eta biralak bilakatu diren errezetak erakutsiko dituzte.

"A Bocados" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 20:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.