Itxi

telebista

Audientzia

ETBk audientzia arrakasta handia izan zuen igandean, kirol emanaldiei eta ordutegi nagusiko saioei esker

EITB Media

Batetik, estropaden ligaren amaierak eta Masters Caixabank txapelketaren finalak, eta bestetik, "Baserria"ren estreinaldiak ETB1en eta "Vascos por el Mundo" saioak ETB2n, audientziaren harrera bikaina izan zuten.

  • ETB1eko "Baserria" saioaren irudia

    ETB1eko "Baserria" saioaren irudia

Igande honetan, Euskal Telebistak audientzia datu bikainak lortu ditu, kirol emanaldien harrera ezinhobeari eta ordutegi nagusiko saioen arrakastari esker. Igandean, estropaden ligaren amaiera eskaini zuen ETB1ek zuzenean, eta arratsaldean, Masters Caixabank pilota txapelketaren finala. Ordutegi nagusiko saioei dagokienez, ETB1ek "Baserria" saioaren bigarren denboraldiaren estreinaldia eskaini zuen, udazkenerako apustu garrantzitsuenetakoa,  eta ETB2k "Vascos por el Mundo" saio arrakastatsua. Halaber, ETBko albistegiak eguneko saiorik ikusienak izan ziren.

Igandeko ordutegi nagusia

ETB1en "Baserria" saioaren estreinaldiak ikusmin handia sortu zuen. Klaudio Landak aurkeztutako realityaren bigarren denboraldiak audientziaren harrera bikaina izan zuen: % 4,6ko audientzia-zatia eskuratu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 11,1eko kuotarekin. Saioak gainera, 118 000 ikus-entzuneko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan

ETB2n, "Vascos por el Mundo" saioak igandeko ordutegi nagusiko emanaldirik ikusiena izan zen eta % 10,1eko audientzia-zatia lortu zuen. Halaber, Austin Texaseko hiriburura egindako bidaiak 199.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Kirol emanaldiak

Kirol emanaldien artean, estropaden ligaren amaiera bere ordu tartean audientzia-buru izan zen. Eusko Label Ligako El Corte Inglés Banderak % 16,5ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 24,9ko kuota eskuratu zituen. 

Bestalde, Masters Caixabank txapelketaren finalak ere bere ordu tartean lidergoa mantendu zuen % 13,7ko audientzia-zatiarekin. Halaber, 176.000 ikus-entzulek bat egin zuten partidaren zuzeneko emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.