Itxi

2021/12/23

15:49

telebista

Kirolak

Pilota, gimnasia erritmikoa eta herri kirolak protagonista, asteburuko kirol emanaldietan

EITB Media

Binakako Txapelketako partidak, Diario Vasco Torneoa, Euskalgym gala eta harri txikien eta harri handien Euskal Herriko txapelketak izango ditugu ikusgai.

  • Pilota eta herri kirolak protagonista, asteburuko kirol emanaldietan

    Pilota eta herri kirolak protagonista, asteburuko kirol emanaldietan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pilotak, gimnasia erritmikoak eta herri kirolak osatuko dute abenduaren 25 eta 26ko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. 

Larunbatean, Eibarko pilota jaialdia izango dugu ikusgai 17:00etatik aurrera. Dario-Ladis Galarza / P. Etxeberria-Bikuña norgehiagokarekin hasiko eta ondoren, Binakako Txapelketako bi partida jokatuko dira: Irribarria-Rezusta / Laso-Imaz (lehen maila) eta Salaberria-Erostarbe / Zubizarreta III-Eskiroz (promozioa). 

Igandean, berriz, Bizkaia Arenatik egingo da "ETB Kantxa"ren emankizuna. Bertan, Oinatz Bengoetxea pilotariaren agurra egingo dute. Leitzarra, Arangurenekin batera arituko da Artola eta Aretxabaletaren aurka lehen partidan. Ondoren, txapelketako Altuna III-Martija / Peña II-Albisu neurketa jokatuko da. 

Igande goizean ere zuzeneko pilota emankizuna izango dugu Zarauztik: Diario Vasco Torneoaren barruan, hiru partida hauek eskainiko dira: Aldai vs Arrizabalaga, Zubizarreta-Ugartemendia / Arrillaga-Iztueta eta Murua-Irazustabarrena / Exposito-Morgaetxebarria. 

Igande goizean, 12:00etan, Euskalgym 2021 galaren bigarren zatia eskainiko da. Ordu eta erdiko emanaldi honetan, munduko gimnasta onenak ikusteko aukera izango dugu: Katherine Halkina, Aleksandra Soldatova eta Ekaterina Selzneva adibidez. Horiekin batera, txapeldun olinpikoa izan den Bulgariako taldea, Espainitako selekzioa, Leioako Sakoneta, Eibarko Ipurua eta Donostiako hainbat talde.

Azkenik, harrijasotzaileak izango ditugu protagonista: larunbatean, 12:00etan, Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa izango da ikusgai eta igandean, 15:30ean, Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa.

 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;