Itxi

telebista

20:00etan

Urteta, gaurko "Historias a Bocados" saioan

EITB Media

Joseba Arguiñanok Joseba Mokoroa, Mikel Eizagirre eta Arantza Arruti ezagutuko ditu Zarauzko Urteta auzoan.

  • Joseba Arguiñano.

    Joseba Arguiñano.

Gaurko saioan, Joseba Arguiñano sukaldariak Zarauzko Urteta auzoa ezagutuko du, "Historias a Bocados" saioan. Bertako hiru auzokiderekin bilduko da eta haien istorio pertsonalak entzugo ditu, jaki goxoak dastatzen dituzten bitartean.

Joseba Mokoroa izango da Arguiñanok ezagutuko duen lehen laguna. Mokoroa familiako txakoli upeltegiaren kudeatzailea da eta elkarrekin, Josebaren amak, Josunek, prestatutako bakailaoa tomatearekin jango dute.

Mikel Eizagirrek bere aldetik, Lurreko Bizia, metodo ekologiko eta naturalak erabiltzen dituen nekazaritza-ustiategian lan egiten du. Haren lanaz eta produktuez arituko da  Josebarekin, Mikelen amonak presatutako babarrunak azarekin jaten dituzten bitartean.

Amaitzeko, Arantza Arrutirekin bilduko da Joseba, San Sebastian baselizan. Urteta auzoaren eta baselizaren historiaren inguruan arituko dira solasean, eta Urtetako elkartean, Josebak bruselazak tximi-txurri saltsarekin prestatuko ditu.

"Historias a Bocados" gaur gauean izango da ikusgai 20:00etatik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.