Itxi

telebista

22:30ean

Arazoak dituzten hiru jatetxe aurrez aurre, gaur gauean "Trío de Ases" saioan

EITB Media

Javi Sierra sukaldariak aurkeztutako saioak emisio eguna aldatu du, eta, aste honetatik aurrera, ostiraletan izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

  • "Trío de Ases" saioa

    "Trío de Ases" saioa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"Trío de Ases" lehiaketa gastronomikoak emisio eguna aldatu du, eta ostiraletan emitituko da ordutegi nagusian ETB2n eta eitb.eus-en. Beste behin, Javi Sierra sukaldariak arazoak dituzten hiru jatetxetara bidaliko ditu bere hiru kolaboratzaileak, eta lokal horietako eskaintza maila hobetzeko gogor lan egiteko prest agertuko dira. Irabazleak bere jatetxean inbertitzeko 3.000 euroko saria eramango du.

Anais Iglesiasek Bilboko jatetxe mitiko bat bisitatuko du: Casa de Galicia. Jabeek laguntza behar dute lokalaren dekorazioarekin eta kartaren diseinuarekin.

Alex Duke, bere aldetik, Elorrioko Guria jatetxera joango da. Jatorri italiarreko jabeak bere herrialdeko eta gure gastronomiaren arteko fusioa bilatzen du.

Amaitzeko, Zuriñe Garcia Bermeora joango da Artza jatetxearen eskaintza hobetzeko asmoarekin.

"Trío de Ases" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.