Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

13:00etan

Amaia Telleriak "Haize-lekuak" lana aurkeztuko du, gaur, "Arte[faktua]"n

EiTB

Edurne Urrestarazu antropologoa ere batuko da solasaldira, eta bere ikuspegiak liburua nola aberastu duen azalduko digu.

1:22
Amaia Telleria

Amaia Telleria idazle eta irakasle idiazabaldarra izango da aste honetako "Arte[faktua]" saioan protagonista. Haize-lekuak izeneko eleberria idatzi du Alberdania argitaletxearen eskutik eta, besteak beste, lan horri buruz hitz egiteko gonbidatu dute saiora. Bere amonaren kontakizunak oinarri harturik, 36ko gerran eta haren ondorioetan kokatu du istorioa. Horregatik, amonaren baserrian egingo dute hitzordua Yolanda Mendiolak eta Telleriak.

Edurne Urrestarazu antropologoa batuko zaie solasaldira. Aspaldiko laguna izateaz gain, irakurle eta kritikari lanak egin eta eleberria aberasten lagundu omen dio Urrestarazuk Telleriari, haren ikuspegi antropologikoari esker: beraien arbasoek erabiltzen zituzten zenbait hitz ezagutzen, adibidez.

Aste honetan, Apalat[egia] tartean, Idiazabalgo Gaztañaditxulo baserriko Ander Barandiaran gaztagileak bere liburu kutunen berri emango digu.

Bestalde, Matxalen Bezos Arketa irakurleak Hatsaren poesia olerki bilduma gomendatuko digu.

Saioa borobiltzeko, Arte[zaleak] atalean, literaturaren inguruko galdera sorta batekin ibiliko da Joseba Elorza Donostiako kaleetan barrena.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, "Arte[faktua]" saioan, 13:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en