Arte[faktua]
12:55ean
Nerea Loiola idazlearen helduentzako ipuinak, gaur, "Arte[faktua]" saioan
EITB Media
Uxue Alberdi, Endika Lahaine eta Intza Alkain ere izango dituzte gonbidatu.
-
Nerea Loiola Zarauzko hondartzan. EITB Media
Nerea Loiola idazle debarrak Epizentroa izeneko helduentzako ipuin liburua idatzi du. "Arte[faktua]" saioko Yolanda Mendiola Loiolarekin elkartu da Zarautzen. Bertako hondartzaren inguruan kokatu ditu idazleak liburu honetako narrazioen leku geografikoa.
Uxue Alberdi idazle eta laguna gonbidatuko du elkarrizketara Nerea Loiolak. Idazketa ibilbidean bidelagun izan du. Sormen-prozesuan parte hartzeak zer esan nahi duen azalduko dute, eta, izatekotan, nolako eragina duen norberaren ahots propioaren eraikuntzan.
Saioko atalei dagokienez, Endika Lahaine rap kantari bizkaitarraren Apalategia ezagutuko du "Arte[faktua]" saioak. Besteak beste, rap baterako inspirazio gisa baliatu duen liburuaz arituko da.
Galtzagorri elkarteko kide den Intza Alkainek Zer demontre dago aulkien azpian (Pamiela) liburuaren gomendioa eskainiko du. Eta bukatzeko, Mendaroko kaleetan barrena ibiliko da saioa bertakoen irakurketa ohiturak ezagutzeko asmotan.
Hori guztia, "Arte[faktua]" osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.