Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Unai Iturriagaren 'Ni ez naiz Mikel Laboa' liburuaz, gaur, "Artefaktua" saioan

EITB Media

Hiru pertsonak hartu dute parte komiki honen sorreran: Harkaitz Canok, Joseba Larratxek eta Unai Iturriagak. Galdera bati erantzun zioten hirurok sortze prozesua hasi baino lehen: "Nor da bakoitzaren Laboa?".

  • Unai Iturriaga "Artefaktua" saioan

    Unai Iturriaga "Artefaktua" saioan. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Unai Iturriaga gidoigilea elkarrizketatuko du Ilaski Serranok gaur goizean "Artefaktua" saioan, Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar) liburuaz solastatzeko. Hiru pertsonak hartu dute parte komiki honen sorreran: Harkaitz Canok, Joseba Larratxek eta Unai Iturriagak. Galdera bati erantzun zioten hirurok sortze prozesua hasi baino lehen: "Nor da bakoitzaren Laboa?". Kontakizunek ez dute kronologia errespetatzen, baina bertan agertutako pasarteak eta kokalekuak Laboaren bizitzaren parte izandakoak dira. Larratxek alderdi abstraktua eman nahi izan dio; horretarako, kolore bat esleitu dio lokalizazio bakoitzari, giroak eta momentuak errazago desberdindu ahal izateko. Horrez gain, badaude bineta batzuk, non hitzak ez diren beharrezkoak, Laboaren gorputz keinuak, izaera eta umorea marrazkien bitartez transmititzen baitira. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Ispaster udalerrira gerturatuko da saioa idazlearekin.

Iturriagak Joseba Larratxe gonbidatuko du saiora, komiki bilduma honi irudia eman dion ilustratzailea. Marrazki bakoitzak elementu narratiboak izango ditu oinarri; gainera, Zumetari keinu bat egin nahi izan dio koloreen bitartez.

Bestalde, Estitxu Irisarri Egia ezagutzeko aukera izango dugu; hizkuntza kontroleko teknikaria, irakaslea, idazlea eta ikasketaz filologoa.

Chenoa Blazquez irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.