Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:15ean

Belar bolekin piramide bat eraiki beharko dute, gaur, "Baserria" saioan

EITB Media

Zigor eta Sveta galdu ostean, talde gorria lur jota dago. Zazpi bikote geratzen dira lehian, lau talde urdinekoak eta beste hiru talde gorrikoak. Bikotekako lana inoiz baino garrantzitsuagoa izango da.

0:29
Asier, Ainhize eta Tania,lur jota

Igande honetako "Baserria" saioan auzolan proba gogor bati egin beharko diote aurre berriz ere, eta kanporaketa bat egongo da jokoan. Zigor eta Sveta kaleratuak izan ostean, zazpi bikote geratzen dira lehian: lau talde urdinekoak eta beste hiru gorrikoak. Talde gorria, gainera, lur jota dago; nola egingo diote aurre egoerari?

Goienetxeatarrentzat kolpe latza izan da Zigor eta Sveta galtzea, eta Asierrek babesik handienetako bat ere galdu du: Zigor. Talde urdina, berriz, indartsuago sentitzen da. Nai taldera itzultzeak Izaskun eta talde osoa sendotu ditu. Gainera, gaztea izan arren, gero eta argiago dago Jokinek talde urdineko buru gisa jokatzen duen papera.

Egoera horretan egin beharko diote aurre hurrengo auzolan probari: belar bolekin piramide bat eraikitzea. Hemendik aurrera hasten da gogorrena eta bikotekako lana inoiz baino garrantzitsuagoa izango da. 3,2,1…  Lanera.

"Baserria" lehiaketako atal berria, igandean, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial