cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Jokin Urretabizkaia
Jokin
Adina:21 urte
Lanbidea: Baso lanak
Lekua:Donostia
Jokin Urretabizkaia

"Orokorrean niri kalekumeak ez zaizkit gustatzen. Ñoñuak ez. Aukera minimoa ematen diet, baina a la minima fuera"

21 urteko donostiarra baserrian bizi izan da betidanik familiarekin. 1,90 metro neurtzen ditu, eta gorpuzkera horrekin, ongi moldatzen da baserriko lanetan. Ez da baserritik bizi, handik kanpo egiten du lan. Autonomoa da, eta beste lagun batekin batera basoan aritzen da zuhaitzak mozten eta itxiturak egiten. Familiako gainerako kideek ere kanpoan egiten dute lan, baina berak eta osabak egunero egiten dituzte baserriko lanak. Gustukoenak udako lanak ditu, bolak egitea eta belarretan ibiltzea. Makineria, oro har, izugarri gustatzen zaio, eta gutxien, animaliak zaintzea, pazientzia galtzen baitu haiekin.

Mutil irekia eta parrandazalea da. Pertsona aktiboak, iniziatibadunak eta fundamenduzkoak gustatzen zaizkio. "Ezin dut ñonoekin", dio Jokinek. Lehenengo edizioko Edu eta Natalia ez ditu gogoko, "Xegone ondoegi portatu da", bere ustez. Eta argi du nor den lehiarako bikoterik onena: Amalur.

Oso lehiakorra da. Galdu baino nahiago du edozer. Sega eta aizkora txapelketetan aritu da, eta ohituta dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:02

Jokin Urretabizkaia, kalekume ''sosuak'' aguantatzen ez dituen baserritar donostiarra

Jokin Urretabizkaia donostiarrak 22 urte ditu, eta gustura bizi da Basozabal baserrian. Odol eta gatz pixka bat duen bikotea nahi du, ez baititu jasaten kalekume gatzgabeak. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Andrea igorretarra izango du bikote.