cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Asier  Alegria
Asier
Adina:33 urte
Lanbidea: Baserritarra
Lekua:Bermeo
Asier Alegria

"Nire diru sarreren %100  baserriak ematen dizkit. Baserritik hazi eta bizi naiz"

Baserritik bizi da Asier Alegria. Aitona-amonek erositako baserrian hazi da 33 urteko bermearra. Aitak txikitatik erakutsi zion bertako jarduna;  "14 urterekin ikasketak utzi eta baserriko lanak egiten hasi nintzen". Egun, berak darama baserriko ustiaketa, eta neskalagunak eta arrebak lantzean behin laguntzen diote.

Ardiak eta behiak hazten ditu, haragitarako. Guztira, 600-700 ardi eta 60 behi inguru ditu. Diru iturria animalien salmentatik dator, gehienbat. Larreen mantentze-lanak ere egiten ditu. Oro har, baserritar peto-petoa da; animaliez gain, baratzean ongi moldatzen da eta makineriarekin ere abila da.

Bestalde, herri-kiroletan aditua da. Asto, zaldi eta idi probetan aritzen da, probalari gisa. Etxeko armairua trofeoz beteta du.

Lagun artean, bromazalea da, "katxondeoa" gustatzen zaio, baina lanerako erabat zentratzen da. Oso lehiakorra da, aitak galtzen jakin behar dela esan izan dion arren. Ez lioke inori bizkarra emango, baina norbaitek traizionatuko balu, akabo. Ez ditu pertsona "pasotak" gustuko eta argi du zein den bere helburua: "irabazi, eta pariperik ez".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:54

Asier Alegria, baserritik bizi den bermeotarra

Asier Alegriak 33 urte ditu, bermeotarra da eta baserrian hazi da. 14 urte zituela, ikasketak utzi eta baserrian lanean hasi zen gurasoei laguntzen. Gaur egun, baserritik bizi da eta oso harro dago baserritar peto-petoa izatearren. Goienetxeatarren taldean egongo da, eta Tania izango du bikote.