cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Zigor Egaña Etxaniz
Zigor
Adina:41 urte
Lanbidea: Mantentze lanak
Lekua:Markina/Azkoitia
Zigor Egaña Etxaniz

"Bihotza ahotik atera behar bazait, aterako zait, baino galdu… galdu ez"

"Baserria" saiora joatea Zigorren ametsa da. Programaren zale amorratua da, behin eta berriz ikusi ditu lehen edizioko atalak.

Jaiotzez azkoitiarra, Markinan bizi da emaztearekin eta 5 urteko alabarekin batera. Kalean bizi da orain, baina astebururo doa baserrira. Izan ere, bere bizitza baserriari lotuta dago. Oroitzapenik onenak han ditu, "baserrian ganadu artean", dio. Eta okerrena, ordea, handik alde egin behar izan zuenean. Alabak ikastolara joan behar zuen, eta kalera bizitzera joatea erabaki zuten. Hori bai, argi du egunen batean baserrira itzuliko dela.

Karakter handikoa, pertsona umoretsua eta langilea da. Saltseroa ere bada, ez baitauka lotsarik. Eta jenio pixka bat du; "prontoa daukat eta aurpegian bertan nabaritzen zait, asko".  Bereziki, haren kontra egitean edo kritikak jasotzean pizten da.

Oso lehiakorra da, eta "Baserria" saioa irabaztera doa. Ez zaio galtzerik gustatzen, hori azkena.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:08

Zigor Egaña, bizitza baserria duen azkoitiarra

Zigor Egañak 50 urte ditu eta, azkoitiarra den arren Markinan bizi da eta bere bizitza baserria da. Baserriaz dakien norbait nahiko luke bikote bezala. Haserrealdiak izaten ditu, eta ez du gustuko inork zaratarik egiterik. Goienetxeatarren taldean egongo da, eta Sveta errusiarra izango du bikote.