cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Naiara Carreto
Nai
Adina:36 urte
Lanbidea: Youtuberra
Lekua:Durango
Naiara Carreto

"Beldurra diot kamera aurrean itsusi irteteari"

Geldirik egoten ez den eta alaitasuna transmititzen duen neska da Naiara.

Egunero egiten du kirola eta bere buruari erronkak jartzea gustatzen zaio. Crossfit, indar-ariketak, dantza, kickboxing, yoga, halterofilia, mendira joan … Disziplina asko probatu ditu.

Horrez gainera, nortasun handiko emakumea da. Itxura deigarria du, baina ez dio axola jendeak horri buruz zer pentsatzen duen. Duela urte batzuk, 'Naiara always happy' izeneko kanala zabaldu zuen Youtuben. Arropari, makillajeari eta orrazkera ezberdinei buruz hitz egiten du, aholkuak ematen ditu … Ez litzaioke gustatuko kameraren aurrean bere burua itsusi ikusterik. Entrenatzera ere makillatuta joaten dela aitortzen du.

Bestetik, oso pertsona emozionala dela dio. Negar asko egiten duela dio baina, normalean, poztasunak eragindako malkoak izaten dira.

Eroso sentitzen da zerbaitetan ona den jendearekin. Haien ondoan ikasi egiten du eta hazi egiten dela sentitzen du.

Azkenik, ingurugiroarekin oso konprometituta dago, ez du okelarik jaten eta ezin ditu jasan animaliak gaizki tratatzen dituzten pertsonak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:40

Naiara Carreto ''Nai'' kaletar durangarra, youtuberra eta oso kirolaria

Naiara Carreto "Nai" kaletarra Durangotik dator eta 36 urte ditu. Informatikaria da lanbidez, baina, batez ere, youtuberra da. Crossfita, kickboxinga eta halterofilia praktikatzen ditu, besteak beste. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Izaskun altzagarra izango du bikote.