Itxi

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

Gaur, 22:25ean

XIX. mendeko turismo aristokratikoaz, 'Baskoniako Historia Bat' saioan

EITB

Euskal kostaldeko hainbat herri europar aristokraziaren turismo gune bihurtu ziren eta aldaketa sakonak jasan zituzten.

0:13

'Baskoniako Historia Bat' saioak euskal kostaldeko herri gehienek XIX. mende amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartean jasandako aldaketak azalduko ditu gaur gauean. Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia, Donostia, Lekeitio, Zarautz, Zumaia, Plentzia eta Getxo, besteak beste, arrantzale herri txikiak izatetik arkitektura itzeleko herriak izatera pasatu ziren, europar aristokraziaren turismo gune bihurtuta.

Baina, zergatik aukeratu zuen aristokraziak euskal kostaldea bere udako egonaldietarako? Herrialde euritsua ez ezik, monumentu artistiko garrantzitsurik gabekoa eta oso gaizki komunikatuta zegoen Euskal Herria garai hartan. Nola bihurtu zen elitezko turismoaren gunea? Eta turismoak ekarri zituen aldaketa horiek, zer-nolako eragina izan zuten euskaldunen kultura eta nortasunean?

Alberto Santana historialaria galdera hauen erantzuna topatzen ahaleginduko da gaur gauean, 'Baskoniako Historia Bat' saioan, 22:25etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

s-en.