Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Asier Olaizola pilotari ohi eta sagardogilea, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, azoka saltzaileekin mintzatuko dira eta Agurain bisitatuko dute.

  • Biba Zuek! saioko aurkezleak

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus aurkezleak. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan azoka saltzaileak izango dituzte protagonista nagusi 18:00etatik aurrera. Gaur egun dituzten zailtasun eta erronkei buruz solastatuko dira, eta gure gizarteko antzinako ohitura hau galdu ez dadin zenbat lan egin behar duten kontatuko dute.

ETB1eko programan asteak daramate Euskal Herrian zehar turismoa egiten eta gure txokorik bitxi eta ederrenak bisitatzen. Oraingo honetan, Joseba Olagarai Agurainen izango da.

Bigarren orduko gonbidatua, bestalde, Asier Olaizola pilotari ohia izango da. Olaizola I.a izenez ezagutu genuen pilota munduan eta aurrelari aritu zen hamazazpi urtez, Aspe eta Asegarce enpresekin. Pilota profesionala utzi zuenetik, sagardogile lanetan dabil buru-belarri.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 18:00etatik aurrera.