Itxi

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

22:10ean

Gaur estreinatuko da 'Eskamak Kentzen' telesaila ETB1en eta online

A.A.

EiTB

Asteartero egongo dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en gure eskabetxeren istorioak.

  • Telesaileko protagonistak

Gaur estreinatuko da 'Eskamak Kentzen' telesaila, eta, hemendik aurrera, asteartero izango dira ikusgai gure eskabetxeren istorioak ETB1en eta eitb.eus-en, 22:10etik aurrera.

Xole (Elena Irureta), Garbiñe (Karmele Larrinaga), Itsaso (Barbara Goenaga), Elena (Itziar Atienza), Nerea (Ainara Ortega), Itziar (Maria Urzelai) eta Malen (Amaia Irazabal) dira ETB1eko fikzio proiektu berri honetako protagonistak. Kostaldeko emakumeak dira, nortasun handikoak. Kontserba lantegi batean egiten dute lan, eta sarritan barre algara batean jarriko gaituzte haiek edota beraien ingurukoek.

I Tre Velieri kontserba lantegia ixteko asmoa izango du bertako jabeak, Genarok (Joseba Apaolaza), baina lanari eutsi nahi izango diote bertako neskek, eta, beraz, lantegia erosi eta kooperatiba bat egitea pentsatuko dute. Horrela, bada, lanean jarraituko dute, eta euren bizitzetako gorabeherak ikusiko ditugu: maitasun istorioak, lantegiko zailtasunak eta haserreak, familiako bizimoduak...

Telesailaren ideia Iñigo Lezertua mutrikuarrak izan zuen, eta K2000 eta La Competencia ekoiztetxeek garatu dute.