Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Denboraldi berria

Azaroaren 19an estreinatuko da "Go!azen 8.0" EITB Median

A.A. | EITB Media

ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai ostiralero 21:00etan hasita, eta ondoren Goazen APPan eta EITB Nahieran zerbitzuan egongo dira eskuragarri atalak.

0:47

Azaroaren 19an iritsiko da "Go!azen" telesailaren 8.0 denboraldia EITB Mediako euskarrietara. Ostiraletan, 21:00etan hasita, ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai. Ondoren, berriz, atalak eskuragarri egongo dira Goazen APPan eta EITB Nahieran zerbitzuan.

Pantailetako estreinaldiaren aurretik ordea, aurrestreinaldiak izango dira eta lehen kapitulua esklusiban ikusi ahal izango dira egun eta leku hauetan:

- Urriaren 9an, Barakaldoko BEC-en. Sarrerak irailaren 24an jarriko dira salgai BIZI EITBren webgunean.

- Urriaren 22an, Donostiako Kursaalen, Euskaltel babesleak antolatuta.

- Urriaren 30ean, Gasteizko Europa jauregian, Laboral Kutxa babesleak antolatuta.

- Azaroaren 13an, Iruñeko Baluarte jauregian, Euskaltel babesleak antolatuta.

Lehendabizi estreinatu zen film luzearen ondoren, telesail gisa zazpigarren denboraldia du honako hau "Go!azen"-ek. Horrez gainera, azken urteetan transmedia fenomenoa bilakatu da eta bere presentzia telebistako pantailaz harago doa. Goazen APP-an (iOS eta Android), esate baterako, pertsonaiek Goatsapp taldera bidaltzen dituzten mezuak irakurri eta argazkiak eta bideoak ikusteko aukera izaten dugu, abestien letrak eta dantzen koreografiak kasi ahal izango ditugu eta bideo berezi pila batekin gozatu ahal izango dugu.

Horrez gainera, telesailaren eta bertako aktoreen berri jakin dezakegu sare sozialetan: Instagramen, Facebooken, Twitterren eta Tik Token.

Etxeko txikienen artean fenomeno bat bilakatu da Basakabi udalekuko istorioak kontatzen dituen telesaila. Hori dela eta, diskoak, Jasone Osorok idatzitako liburuak, aldizkariak eta bestelako produktu ugari irten dira merkatura. Produktu horiek denak EITB Dendan eskuratu daitezke.