Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Gaur, 22:25ean, ETB1en

Olaia eta Izaskuni egotzi die Arantzak lapurretaren errua 'Goenkale'n

Gaurko atalean, Bogako langileak borrokarako prest daudela ikusiko dugu, eraikina bota ez dezaten.

1:00

Olaia eta Izaskun, botikako langileei, egotziko die Arantzak bertan izan den lapurretaren ardura 'Goenkale'ko gaurko atalean. Bestetik, Bogako langileak tabernaren defentsan aritzeko prest agertu dira.

Lapurretaren errudunak etxean dituela ohartu gabe, Arantzak langileei egotziko die gertatutakoaren ardura. Botika ongi itxi ez izana da lapurreta egitearen arrazoia nagusiaren hitzetan, eta Olaia eta Izaskun egin ditu arduradun. Aitzitik, ez daki Alaznek zabaldu ziola atea Unaxi, bere mutil lagunari, honek hainbat botika lapurtu zitzan.

Baina ez da hori Arantzaren eta Jagobaren arazo bakarra. Amona hiltzeagatik jarri zien salaketa kendu zuen Taniak. Hala ere, Nekanek, ertzain buruak, ez ditu gauzak batere argi ikusten eta kasua ikertzen jarraitzea erabaki du. Horretarako, Hodei eta Alazne neba-arrebak deklaratzera deitu ditu. Alaznek argi du gurasoen alde hitz egingo duela, baina Hodeik zalantza egin du.

Bestalde, Tania zalantzaz josita dago. Endikak elkarrekin bizitzea proposatuko dio, baina ezin ditu Hodeirenganako sentimentuak itzali. Eta gainera, koarentenan jarriko dute, ebola izan duen gaixo bat hartatu duelako.

Boga itxiko dute

Izan daitekeen albisterik txarrena eman zion azken atalean Imanolek Leori: Bogaren eraikina erortzeko arriskuan dagoela eta bota egingo dutela. Leok ez du jakingo langileei nola eman berria, baina Axun, Alizia eta gainerakoak ez daude amore emateko prest: Boga zabalik mantentzeko azkenera arte borrokatuko dute.

Ez galdu 'Goenkale', astelehenetan, 22:25ean, ETB1en eta eitb.eus-en.