Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Surfean aritu dira

Nor da 'Gu Ta Gutarrak'eko surflaririk onena?

I.A.

Surfean aritu dira gure gutarrak, eta denetarik ikusi dugu bertan. Komeriak izan dituzte neoprenozko jantziekin, eta sorpresaren bat hartu dugu surflariekin.

"Gu Ta Gutarrak" saioko kuadrilla Sopelara joan da surf egitera, eta oso ongi pasatu dute. Hasieran komeriak izan dituzte neoprenozko jantziak janzteko, baina azkenean elkarren laguntzarekin lortu dute.

Gero hondartzan aritu dira entrenatzen, eta ondoren itsasora sartu dira. Gehienak lehen aldiz aritu dira surf egiten, eta batzuk beste batzuk baino hobe moldatu dira. Adibidez, Argoitz nahiko ongi aritu da; azaldu duenez, aurretik ere surf eginda zegoen.

Aitor ere oso gustura ibili da itsasoan. Janire eta Iker ere ahalegindu dira, eta badirudi beraiek ere ongi pasatu dutela. Irantzu itsasoko neska da, baina bere lehen aldia izan da. Olatz barnealdekoa da, disfrutatu du eta errepikatu nahi duela adierazi du.

Txurru surflari txarra da!

Baina eguneko ezustekorik handiena Txurruk eman digu! Badirudi Mallabiko surflaria ez dela hain ona kirol hori egiten. Berak azaldu duenez, praktika falta zuen.