Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Izendatuta

Janire arriskuan jarri dute kuadrilla arrosako kideek

I.A.

Talde arrosak Txurru eta Janire aukeratu ditu kuadrilla uzteko. Halere, bakarra aukeratu behar denez, Naomiren esku egon da erabakia. Janire jarri du Naomik arriskuan.

Gogora dezagun aurreko "Gu Ta Gutarrak" saioan berdinketa egon zela Joseba eta Txurruren artean: bakoitzak 3 boto izan zituen. Naomik, Txurruk eta Irantzuk Joseba jarri nahi zuten arriskuan, eta Leirek, Janirek eta Josebak Txurru aukeratu zuten kuadrilla uzteko. Naomik hartu zuen azken erabakia eta Joseba aukeratu zuen. Gaur ere gauza bera gertatu da, baina protagonistak Janire eta Txurru izan dira. Hona hemen bakoitzak emandako botoak.

Naomi: Janire.

Leire: Txurru.

Txurru: Janire.

Janire: Txurru.

Irantzu: Janire.

Joseba: Txurru.

Beraz, berdinketa egon da Janire eta Txurruren artean, biek lortu baitituzte 3 boto. Naomi da Kuadrillako jatorrena, eta, beraz, bere esku zegoen erabakia. Janire jarri du arriskuan Naomik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista