Publizitatea
Itxi

2020/10/06

00:10

Itzulera

22:30ean

Nagore Osoro arraunlaria izango da gaurko protagonista "Itzulera" saioan

EiTB

Nagore izan zen lehenengo emakume patroi euskalduna Kontxako Bandera irabazten Telmo Deuna traineruan, eta gaurko saioan bere ibilbidea gertutik ezagutzeko aukera izango da.

0:25
Nagore Osoro
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nagore Osoro, "Korta Txiki", izango da gaurko "Itzulera" saioko protagonista. 25 urte besterik ez dituen arren, arraunean irabaz zezakeen guztia irabazi du dagoeneko, bere gain baititu Kontxako Bandera bat eta bi Liga garaipen. Ibilbide motz bezain sendo batek hogei urteren adinako esperientzia eman dio ondarrutarrari, eta, besteak beste, lehenengo emakume patroi euskalduna izan zen Kontxako Bandera irabazten Zumaiako Telmo Deunarekin. Irabazle izatearen presioaz eta arraun mundutik baztertzeaz arituko da gainerako kirolariekin.

Bizikletako modalitate ezberdinak ikaste aldera, belodromora joango dira bosgarren atal honetan. Etengabe itzuliak ematen aritzea ez zaie inoiz hain zaila egin. Eta, nola ez, Nagoreren gidaritzapean arraunean aritu beharko dira, denak batera eta norabide berean.

Nagore arina eta izaera handikoa izateagatik aritu da patroi lanetan arraun munduan sartu zenetik. Hala, talde baten gidaritza daramanean talde giroaren garrantzia azpimarratzen du.

Ez galdu "Itzulera" saioa Agustin Ezenarroren eskutik, asteartetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;