Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txokolatezko torradak krema errearekin
Txokolatezko torradak krema errearekin
Osagaiak
  • Txokolatezko torradak:
  • -Brioche zati bat
  • -Esnea, 100 g
  • -Esne kondentsatua, 200 g
  • -Arrautzak, 3
  • -Kanela pixka bat
  • -Gatza
  • -Gurina, koilarakadatxo bat
  • Krema errea eta txokolatea:
  • -Esnea, 300 g
  • -Esne-gaina, 75 g
  • -Azukrea, 75 g
  • -Gorringoak, 3
  • -Arto irina, 30 g
  • -Banilla adar erdi bat
  • -Txokolate beltza, 50 g
  • Tofe saltsa:
  • -Azukrea 125 g
  • -Esne gaina, 150
  • -Banana bat
  • -2 koilarakada esne gaina harrotua
  • -Txokolate txirbilak
Prestaketa

Txokolatezko torradak:

Ontzi batean esnea, esne kondentsatua, arrautzak, kanela hautsan eta gatza nahastu eta briotxe zatia xerratan moztu ondoren nahasketa hontan sartu bi aldetatik. Zartagin batean gurina jarri eta urtu eta berotzen denean, briotxe xerrak gorritu bi aldetatik.

Krema errea eta txokolatezkoa:

Eltze batean esnea eta esne gaina banila adar irekiarekin irakiten jarri. beste eltze batean gorringoa, arto irina eta azukrea sartu eta nahastu. Isurkariak irakitean eltze hontara bota eta berriro sutan jarri irakin arte eta nahasten utzi gabe. Kremaren erdia txokolate beltza dagoen ontzira bota eta bestea beste batera. Estali eta hotzean gorde.

Toffee saltsa:

Zartagin batean azukrea karamelatzen jarri eta kolorea hartzen duenean, esne-gain beroa gehitu eta saltsari lodiera eman.

Txokolate txirbilak egiteko, txokolatea urtuko dugu eta erretilu batean xafla fin bat luzatuko dugu. Hozkailuan sartu eta gogortzean, espatula batekin txirbilak atera.

BUKAERA:

Ogi torrada bat platerean jarri eta gainean txokolate krema jarri. Banana xerrak luzatu eta beste torrada batekin estali. Honen gainean krema luzatu eta azukre koilarakada batekin karamelatu. Gainean esne-gain harrotua jarri eta toffee saltsa eta txokolate txirbilak bota