Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Intxaur eta toffe tarta kafe moussearekin
Intxaur eta toffe tarta kafe moussearekin
Osagaiak
  • Gaileta orea:
  • -Gurina, 125 g
  • -Arrautza bat
  • -Azukrea, 50 g
  • -Azukre hautsa, 25 g
  • -Arbendola hautsa, 25 g
  • -Irina, 225 g
  • Arbendol krema:
  • -Gurina, 100 g
  • -Arrautzak, 2 ale
  • -Azukrea, 125 g
  • -Arbendola hautsa, 125 g
  • -Arto irina, 12 g
  • Intxaurrak toffearekin:
  • -Azukrea, 200 g
  • -Esne gaina, 160 g
  • -Intxaurrak, 140 g
  • Kafe moussea:
  • -Esne gaina, 250 g
  • -Azukrea, 25 g
  • -Kafe urkorra, 4 g
  • Txokolate malutak:
  • -Txokolate beltza
Prestaketa

Gaileta orea:

Ontzi batean osagai guztiak elkartu eta eskuekin ore bat egin. Bi paperen artean arrabolarekin luzatu eta tarta ontzia bete. Gainetik arbendol krema luzatu eta laberatu 180ºCtan 15-20 minutuz.

Ondoren, intxaur toffea gainetik luzatu eta hotzean gorde.

Arbendol krema:

Gurina bigundu eta azukrea gehitu. Nahasten joan eta arrautzak banan banan bota. Ondoren, azukre hautsa arbendola hautsa eta arto irina gehitu. Ore bat egin ondoren gozogintzako zorroan sartu.

Intxaurrak toffearekin:

Zartagin batera azukrea bota eta karameloa egiten jarri. Ondoren esne gain beroa gehitu eta irakiten hasten denean, intxaur txigortuak gehitu eta pixka bat loditzen utzi.

Kafe moussea:

Ontzi batean osagai guztiak elkartu eta hagaxkarekin harrotu.

Txokolate malutak:

Txokolatea urtu eta erretilu hotz batean luzatu. Gogortzean, espatula batekin malutak atera.

Bukaera:

Intxaur toffea tartan hoztu denean, kafe moussea gainetik jarri eta txokolate beltz malutak gainetik bota.