Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

''Pomma'' zuriak eta Durangoko txapelak
''Pomma'' zuriak eta Durangoko txapelak
Osagaiak
  • Pate sucre:
  • -Gurina pomada puntuan, 500 g
  • -Glas azukrea, 350g
  • -Arbendol irina, 100 g
  • -4 arrautza
  • -Gari irina, 800 g
  • Crumblea:
  • -Azukrea, 50 g
  • -Arbendol irina, 50 g
  • -Gari irina, 50 g
  • -Gurin hotza, 5 g
  • Disaronno eta arbendola krema:
  • -Gurina pomada puntuan, 200 g
  • -Glas azukrea, 200 g
  • -2 arrautza
  • -Arbendol irina, 230g
  • -Gari irina, 60 g
  • -Disaronno likorea, 25g
  • -Gatza, pixka bat
  • Durangoko Txapelak
  • -Ura, 150 ml
  • -Kakao hautsa, 40 g
  • -Esnea, 150 ml
  • -Limoi zukua, txorrotada bat
  • -Arrautza bat
  • -Azukrea, 250g
  • -Irina, 180g
  • -Bikarbonatoa, 4g
  • -Gatz pixka bat
  • -Ekilore olioa, 120 ml
Prestaketa

Pate sucrea egiteko:

Glas azukrea eta irina bahetu. Irabiagailu-ontzi batean gurina bigundu egingo dugu pala batekin. Ondoren, glas azukrea eta arbendol irina gehituko ditugu, biak bahetuta. Dena ondo nahastuta dagoenean, arrautzak botako ditugu, banan-banan. Jarraian, gari irin behatua gehituko diogu, orea homogeneoa izan arte. Orea labean sartzeko paper artean sartuko dugu eta arrabol batekin luzatu egingo dugu, orea 6 mm-ko lodieran utzirik. Hozkailuan hozten izango dugu 30 minutuz.

30 minutu pasa ondoren, orea hozkailutik atera eta epeltzen utziko dugu, ondo landu ahal izateko. Orea mozteko borobil batekin moldeak estaltzeko zatiak aterako ditugu.

Crumblea:

(Crumblearen zaporea aldatu nahi izanez gero, irinaren parte baten ordez kakaoa erabil dezakegu, edo espezia desberdinak gehitu.)

Gurina lauki txikitan moztuko dugu eta osagai guztiekin nahastuko dugu hondar itxura hartu arte. Orduan crumblea labe erretilu batean luzatuko dugu eta labean sartuko dugu 170ºC-an 16-17 minutuz.

Disaronno eta arbendola krema:

Emulsio bat egingo dugu pomada puntuan dagoen gurinarekin eta glas azukrearekin. Ondoren, arrautzak gehituko ditugu eta dena ondo nahastuta dagoenean gainontzeko osagaiak botako ditugu. Egoten utziko dugu.

Bukaera:

Pate sucrearekin estalki bat egingo dugu eta kremarekin ia goraino beteko ditugu pasteltxoak. Kontuz ibili behar dugu gehiegi ez betetzen gero labean sartzerakoan gainezka egin ez dezaten.

Golden sagar batzuk zurituko ditugu eta xaflatan moztuko ditugu. Sagar xaflak moldearen gainean jarriko ditugu eta laberatu egingo dugu 170ºC-an 40 minutuz.

Pasteltxoak labetik atera eta hozten direnean, marmelada pixka batekin pintatuko ditugu eta, azkenik, crumblea gehituko diegu.

Durangoko Txapelak egiteko:

Esnea irakiten jarri. Irakiten duenean, limoi zukua botako diogu. Jarraian, ura irakiten jarriko dugu eta kakao hautsa gehituko diogu. Minutu pare bat nahasiko dugu zurezko goilara batekin gelditu gabe.

Bi nahasketak hozten utziko ditugu.

Irabiagailu-ontzi batean azukrea, esnea, irina, bikarbonatoa eta gatza jarriko ditugu. Osagaiak ondo nahastu ondoren esnea eta arrautzak botako ditugu. Gero kakaoaren nahasketa gehituko diogu eta, azkenik, ekilore olioa. Nahasketa pastelgintzako mauka edo pitxar batean sartuko dugu eta moldeetan jarriko dugu. Txapel forma emango diegu

Labean sartuko ditugu 16-18 minutuz 170ºC-an.

Txokolate ganatxearekin edo marmeladarekin beteko ditugu eta, azkenik, txokolatez bainatu eta txokolate txirbilekin edo koloretako perlekin apainduko ditugu.