Itxi

Bigarrenak

Hegaluze gorritua marmitako kremarekin
Hegaluze gorritua marmitako kremarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Hegaluzea:
  • Hegaluze solomo bat
  • Oliba-olioa
  • Soja saltsa
  • Gatza
  • Tipulatx ondua:
  • 6 tipulatx
  • Oliba-olioa
  • Modena ozpina
  • Gatza
  • Marmitako krema:
  • 2 tipula
  • Piper berde bat
  • 4 piper txorizero
  • Patatak, 300 g
  • Pipermin bat
  • Hegaluze salda
  • Hegaluzea eskabetxean:
  • Hegaluze zati bat, 200 g
  • Oliba-olioa, 20 g
  • 4 baratxuri ale
  • Tipulin erdi
  • Ipuru baia batzuk
  • Piperbeltz bola batzuk
  • Azenario bat
  • 2 laranja azal
  • Ardo ozpina, 10 cl
  • Gatza
Prestaketa

Hegaluzea

Hegaluze solomoari soja saltsa bota eta ordu erdiz utzi. Denbora igaro ondoren, zartagina berotu,

Marmitako krema

Tipula eta piperra juliana eran zatitu eta zartagin batean erregosten jarriko dugu. Sueztitua dagoenean, piper txorizeroa eta pipermina gehitu, patata puskatua ere bai eta 5 minutuz erregosten jarraitu. Hegaluze salda gehitu eta 15 minutuz egosten utziko dugu. Denbora pasatakoan, patata erdia atera eta beste guztia birrindu egingo dugu. Egositako patata ontzi batean gorde.

Tipulatx ondua

Tipulatxak zuritu, juliana lodian zatitu eta olioarekin erregosten jarriko dugu. Bigundu denan, modena ozpin pixka bat botako diogu karamelizatzeko. Gatza jarri eta geroko gorde.

Hegaluzea eskabetxean

Azenarioa zuritu eta txikitu. Tipula zuritu eta juliana eran zatitu. Osagai guztiak, arraina eta ozpina izan ezik, lapiko batean su motelean jarri eta ordubetez gutxi gorabehera utzi. Barazkiak bigun daudenean, ozpina gehitu, sutatik kendu eta arraina pixka bat gazituta gehitu eta hozten utzi.

Bukaera

Plater batean, hegaluze solomoa jarriko dugu, ondoan marmitako krema eta tipulatxa bota.