cerrar buscador

Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Presa iberikoa gorritua babarrun zuri eta ozpinetako entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Iberiar presa:
  • Txerri presa bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • 2 tipula more
  • Babarrun zuri entsalada:
  • Babarrun zuri egosiak
  • Adar tomate bat
  • Tipulin bat
  • Olibak
  • Tipulatxoak ozpinetan
  • Ozpin-pepinoak, koilarakada bat
  • Kaparroiak, koilarakada bat
  • Ziape saltsa, koilarakada bat
  • Piper berde bat
  • Perrexil txikitua
  • Arrautza egosi bat
  • Sagar ozpina, txorrotada bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Perretxikoak:
  • Perretxiko sorta bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Barrengorri aliolia:
  • 4 barrengorri
  • Gorringo bat
  • Gatza
  • Sagar ozpina
  • Ekilore olioa
Prestaketa

Presa iberikoa:

Txerri presa ziapez igurtziko dugu, gatza eman, eta parrilan  gorrituko dugu. Bestetik, tipula zuritu eta juliana eran moztuta, zartaginean erregosiko dugu olioarekin.

Babarrun zuri entsalada:

Adar tomateak, tipulina, ozpin-pepinoak, tipulatxoak, kaparroiak, piper berdeak, eta arrautza egosia karratutxotan moztu eta babarrunekin elkartu. Perrexila txikituta bota, eta ondu olio eta ozpinarekin.

Perretxikoak:

Perretxikoei txortena kendu eta zartaginean olioarekin salteatu. Gatza bota ,eta erreserbatu.

Barrengorri aliolia:

Barrengorriak zatituta salteatu zartagin batean. Hortik ontzi batera pasatu, eta beste osagaiak elkartu. Birringailuarekin emultsionatu.

BUKAERA:

Plater batean tipula gorri erregosia eta perretxikoak luzeran jarri eta gainean presa iberikoa xerratan moztuta. Ondoan babarrun entsalada jarri, eta barrengorri alioli puntu batzuk jarri.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena