cerrar buscador

Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Itsas oilarra ganbaz beterik azafrai sabaionarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Itsas oilarra:
  • Itsas oilar bat
  • Oliba olioa
  • Gatza, 80 g
  • Ura, litro bat
  • Ganba betegarria:
  • 8 ganba
  • Txerri lepape zati bat
  • Porru erdi bat
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • Tomate bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Azafrai sabayona:
  • Gorringoa, 100 g
  • Gurin iragazia, 50 g
  • Arrain zopa murriztua, 100 g
  • 5 azafrai pistilo
  • Gatza
  • Gari zainzuriak:
  • 6 gari zainzuri
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Itsas oilarra:

Ezkatak kendu eta ur gazitan sartuko dugu 10 minutuz. Denbora igarotakoan, xerrak egingo ditugu.

Ganba nahastearekin beteko ditugu.

Ganba betegarria:

Zartagin batean tipulin, azenario, porru eta tomate txikituak erregosten jarriko ditugu olio  txorrotada batekin. Biguntzean, txerri lepape txikitua eta ganba zatituak gehituko ditugu, eta sutatik atera.

Azafrai sabayona:

Gorringoak ontzi batean jarri, gatza, azafrai pistiloak eta zopa gehitu, eta harrotzen hasiko gara. Harrotzen amaitu aurretik, gurin iragazia gehituko dugu.

Gari zainzuriak:

Gari zainzuriak zuritu, eta zartaginean salteatuko ditugu olioarekin. Gatza eman.

BUKAERA:

Plater batean oilar solomoak jarri, eta gainetik sabaiona jarriko diogu. Gari zainzuriak, oilarrean iltzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena