cerrar buscador

Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Pastramia, gazta eta mahaspasa entsaladarekin eta artatxikia tipularekin salteatuta
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat):
  • Pastrami entsalada:
  • 4 xerra pastrami
  • Gazta urdin zati batzuk
  • Mahaspasa eskukada bat
  • Intxaur koilarakada bat
  • Hostoak eta kimuak
  • Parmesano xafla batzuk
  • Artatxikia salteatua:
  • Artatxikia, 125 g
  • 2 tipula more
  • 3 barrengorri
  • Gatza
  • Ura, 300 g
  • Oliba olioa
  • Ziape eta karamelo ozpin-olioa:
  • Azukrea, 100 g
  • Ziape zaharra, 20 g
  • Ura, 30 g
  • Oliba olioa, 100 g
  • Jerez ozpina, 20 g
  • Arbendol xigortu maionesa:
  • Arrautza bat
  • Arbendol xigortu koilarakada bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Pastrami entsalada:

Ontzi batean entsaladaren osagaiak sartu, gozatu, ondo nahastu eta ondoren pastrami xerrak luzatu. Gainean entsalada koilarakada on bat jarri, eta ondoren bildu.

Artatxikia salteatua: 

Lehenengo artatxikia garbitu egingo dugu, eta zartagin batean xigortu. Hori egindakoan, ura bota eta 20 minutuz egosten utziko dugu. Bestalde, tipula morea juliana eran moztu eta zartaginean olioarekin erregosten jarri. Kolorea hartzen duenean, barrengorriak zatituta gehitu, eta erregosten jarraitu. Artatxikia egosita dagoenean, bertara bota, pixka bat salteatu eta sutatik atera.

Ziape eta karamelo ozpin-olioa:

Zartagin batean azukrearekin karamelo bat egin, eta ur eta ozpinarekin elkartu, ziapea gehitu, ondo nahastu eta hotzean gorde.

Arbendol xigortu maionesa:

Almendrak oliotan frijitu egingo ditugu eta ondoren osagai guztiak ontzi batean sartu eta emultsionatu egingo dugu.

BUKAERA:

Plater batean luzeran artatxiki koilarakada bi jarriko ditugu, eta gainean pastrami tutuak, ziape eta karamelo ozpin-olioa botako diogu eta arbendol maionesa. Kimu batzuekin bukatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena