Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txekor pupietteak xerezetan leka eta hirugihar sortarekin
Txekor pupietteak xerezetan leka eta hirugihar sortarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txekor poupietteak:
  • 6 txekor xerra
  • 8 barrengorri
  • Haragi txikitua, 200 g
  • Tipulin bat
  • Arrautza bat
  • Oliba olioa
  • Irina
  • Gatza
  • Saltsarako:
  • 2 baratxuri ale
  • 2 tomate
  • 2 porru
  • Perretxikoak, 300 g
  • Piper txorizeroa, 2 koilarakada
  • Xerez ardoa, 200 g
  • Haragi salda, 500 g
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Leka eta hirugihar sorta:
  • Leka sorta bat
  • 4 hirugihar xerra
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Pospolo patatak:
  • Patata bat
  • Frijitzeko olioa
  • Gatza
Prestaketa

Txekor poupietteak:

Lehenengo tipulina olioarekin zartagin batean erregosten jarriko dugu. Eginda dagoenean, barrengorriak txikituta gehitu eta erregosten jarraitu. Ontzi batean haragi txikitua sartu, gatza eta piperbeltza bota eta arrautzarekin eta lehen egindako prestaketarekin nahastuko dugu. Xerrak zapaldu eta erdian lehen egindako ore koilarakada bat jarriko dugu, bildu eta txotx edo soka pixka batekin lotuta utziko ditugu. Irinetatik pasa eta zartagin batean olioarekin gorritu ondoren, saltsan sartu eta bertan egiten utziko ditugu bigundu arte. Ordu erdi gutxi  gorabehera.

Saltsarako:

Juliana eran zatituko ditugu barazkiak eta porruarekin hasita, oliotan erregosten joango gara, ondoren tomate zatitua eta 5 minutu pasa ondoren barrengorri txikituak. Poliki-poliki bigundu, urre-kolore polit bat egin arte. Ondoren, piper txorizeroa eta ardo beltza gehitu eta erdira urritu. Ondoren, salda gehitu, 10 minutuz egosi, txikitu, txinatarretik iragazi eta loditzen utzi. (Oso arina geratzen bada, arto irin pixka bat gehituko diogu)

Leka eta hirugihar sorta:

Lekak garbitu ondoren, makilatxo luzetan ebaki, galdarraztatu eta lau makilatxo hirugiharrarekin bilduko ditugu. Gero zartagin batean bi aldeetatik gorritu.

Pospolo patatak:

Patata zuritu eta pospolo forma duten makilatxotan zatitu, ur hotzetan ondo garbitu eta lehortu ondoren, frijitu, xukatu eta gatza jarri.

BUKAERA:

Plater batean 3 poupiette jarriko ditugu eta gainetik bere saltsa bota, ondoan 2 leka sorta jarri eta gainean pospolo patatak.