Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Soja testurizatu bolak, endibia erreekin eta latxa urdin gazta saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Soja testurizatu bolak:
  • Soja testurizatua, 100 g
  • Barazki salda, 350 g
  • Moldezko ogi xerra bat
  • 3 koilarakada soja edaria
  • 2 baratxuri ale
  • Perrexil adar bat
  • Ogi birrindua, 75 g
  • Gatza
  • Irina, 30 g
  • Oliba olioa
  • Endibia erreak:
  • 3 endibia
  • Gurin zati bat
  • Barazki salda
  • Gatza
  • Latxa urdin gazta saltsa:
  • Latxa urdin gazta zati bat
  • Tipulatx bat
  • Gurin zati bat
  • Esne-gaina
  • Gatza
  • Barazki salda
  • Gerezi tomate konfitatuak:
  • 8 gerezi tomate
  • Ezkai adar bat
  • Baratxuri ale bat
  • Oregano lehorra
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Soja testurizatu bolak:

Soja hezetu dadin, barazki saldan sartuko dugu ordu betez. Moldezko ogia soja edariarekin nahastu eta ogiak edari guztia xurgatu dezan utziko dugu.

Baratxuri aleak zuritu eta txikitu. Perrexilarekin berdina egin. Soja testurizatua saldatik xukatu eta ontzi batean jarri, baratxuria eta perrexila bertara bota. Ogi birrindua, moldezko ogi xurgatua eta gatza gehitu eta ondo nahastu. Bolak egingo ditugu eta irinetan utzi 10 minutuz, pixka bat lehortu daitezen. Berriro irinetan pasa eta olio berotan frijitu, paperean xukatu gorritu ondoren, gatza bota.

Endibia erreak:

Endibiak uretan 5 minutuz egosi egingo ditugu. Erditik ireki, erretilu batean luzatu. Gainetik gurina, gatza, barazki salda pixka bat eta piperbeltza bota eta 190 º Can laberatu 10 minutuz.

Latxa urdin gazta saltsa:

Tipulatxa zatitu eta gurinarekin erregosi egingo dugu. Latxa urdin gazta bota, erregosi eta esne-gaina bota ondoren, irakinaldi bat eman eta birringailuarekin saltsa mehe bat utziko dugu.

Gerezi tomate konfitatuak:

Gerezi tomateak zuritu eta zartagin batean beste osagai guztiekin jarri sutan gerezi tomateak xamurrak geratu arte. Hau ere labean egin daiteke.

BUKAERA:

Plater batean latxa urdin gazta koilarakada bat jarri eta gainean soja bolak eta gerezi tomateak jarri. Ondoan 2 endibia erre erdi kokatu.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena