Bigarrenak

Pizza orea:
Osagaiak ontzi batean elkartu eta eskuekin ore bat egin. Pausatzen utzi, bikoiztu arte. Berriro oretu, bi zatitan erdibitu eta berriro pausatzen utzi 15 minutuz. Zati bat hartu eta irinaren laguntzarekin luzatu hagaxkarekin. Molde batean sartu eta gainean bi mozarella gaztak bota. Txistor zati txikiak eta probolone gazta ere gehitu. Gainetik beste ore-zatiarekin estali, izkinak moztu, tomatea luzatu eta labean sartu 200 ºC-an 15 minutuz. Labetik ateratakoan, parmesanoa birrindu zabalera guztitik.
Barrukoa:
Osagai guztiak moztu egingo ditugu. Gazta xerratu egin behar da, eta txistorra zati txikitan ebaki. Parmesanoa gainetik birrintzeko da.
Tomate saltsa:
Zartagin batean olioarekin baratxuri xerratuak gorritzen jarri, jarraian antxoak, pipermina eta azukrea sartu. 2 minuturen ondoren tomatea, albaka eta oreganoa gehitu eta 20 minutuz kozinatzen eduki. Puregailutik pasa.
Alberjinia eztiarekin:
Alberjiniak makilatxo zabaletan moztu eta esnetan sartu 5-20 minutuz. Xukatu, paperarekin lehortu eta irinetatik pasa ondoren oliotan frijitu. Xukatu, gatza jarri eta oraindik epel daudela gainetik eztia bota. Ontzi batean sartu.
Bukaera:
Pizza labetik ateratakoan moztu eta erretilu batean jarri. Alberjinien ontzia ondoan jarri.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
