Bigarrenak

Txitxirioak:
Txitxirioak bezperan ur epeletan jarri ondoren, tipula, erramu eta usain iltzeekin, betiko moduan egosten jarriko ditugu.
Zartagin batean, arbendolak eta ogia frijituko ditugu. Almaizean sartu azafrai, perrexil eta olio pixka batekin, eta ondo zanpatuko dugu dena.
Lapiko batean, txitxirioak egosketako saldarekin sartu, eta bertan, almaizeko txikitua sartu. Zerbaren hostoak ere txikitu, eta bertan sartu.
Bakailaoari azala kendu, zatitu eta lapikoan sartuko dugu, bertan egin dadin. Arrautza egosiak zatitu, eta bertara gehitu.
Zerba penkak:
Zerbak zuritu eta uretan egosi. Lehortu, eta irin eta arrautzetatik pasa ondoren, frijitua eta gatza jarri.
Eltzeko bolak:
Pinaziak, perrexila eta baratxuri aleak txikitu, eta beste osagaiekin ontzi batean sartu, eta nahastu. Ogi birrindua bota behar zaio masa lehorra geratu arte. Eskuekin, bolak egin, eta oliotan frijitu. Xukatu ondoren, txitxirioen saldan sartu.
BUKAERA:
Plater sakon batean, bijilia lapikokoaren koilarakada on bat jarri, eta gainetik zerba penka frijitu batzuk banatu.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
