Itxi

Bigarrenak

Txangurro faltsuaz betetako legatza itsas triku saltsarekin
Txangurro faltsuaz betetako legatza itsas triku saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Legatz betea:
  • Legatz solomo zati bat
  • 4 surimi makilatxo
  • Muskuiluak, lata bat
  • Tipulin bat
  • Porru erdi bat
  • Oliba olioa
  • 4 otarrainxka
  • Brandya, koilarakada bat
  • Maionesa, 2 koilarakada
  • Antxoak, lata bat
  • Atuna, lata bat
  • Itsas triku saltsa:
  • 2 tipulatx
  • Gurin zati bat
  • Brandya, txorrotada bat
  • Fumeta
  • Esne-gaina, 200 g
  • Itsas trikuak, 2 lata
  • Barazkiak plantxan:
  • Azenario bat
  • Tipulin bat
  • 3 leka
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Perrexila
Prestaketa

Legatz betea:

Tipulina eta porrua, txikituta, erregosten jarri olioarekin. Surimia, muskuiluak, antxoak eta atuna, mamituta, ontzi batean sartu, eta barazkiak erregosita eta xukatuta gehitu. Brandy pixka bat bota, eta maionesarekin nahastu.

Legatz solomoa xerratu, eta zartaginean gorritu bi aldeetatik. Erretilu batean ipini, eta solomo batean, koilarakada bat txangurro jarri, eta beste solomo zatia gainean kokatu.

Itsas triku saltsa:

Eltze batean, gurina urtu, eta tipulatxa txikituta erregosten jarri. Trikuak eta txorrotada bat brandy gehitu, murriztu, eta esne-gaina bota, irakinaldi bat eman. Itsas triku mamia sardexkarekin txikitzen joan. Lodi geratzen bada, fumetarekin arindu.

Barazkiak plantxan:

Plantxa bero batean, barazkiak jarri, eta espatulekin, barazkiak mugitu gorritu arte; gatza eman.

BUKAERA:

Plater   baten  erdian, txangurro  faltsuaz  betetako legatza jarri; alboan, barazkiak plantxan, eta itsas triku saltsa gainetik bota.