Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Artatxikia perretxikoekin tofu eta onddo soja saltsan salteatuta
Artatxikia perretxikoekin tofu eta onddo soja saltsan salteatuta
Osagaiak
  • Artatxikia perretxikoekin:
  • -Artatxikia, 150 g
  • -Barazki salda, 400 g
  • -Ardo zuria, 40 g
  • -Gurina
  • -2 tipulin
  • -Baratxuri atal bat
  • -Perretxikoak, 200 g
  • -Gatza
  • -Perrexila
  • -Gazta xerra bat
  • Tofua eta onddo karratuak:
  • -Tofu bat
  • -2 onddo
  • -Maizena, koilarakada bat
  • -Gatza
  • -Baratxuria, 2 atal
  • -Jengibre zati bat
  • -Azukre beltza, koilarakada bat
  • -Laranja zukua, 100 g
  • -Soja saltsa, 150 g
  • -Ozpina, 2 koilarakada
  • -Maizena, koilarakada bat
  • Shiitakeak laranja tartarrarekin:
  • -6 shiitake edo onddo
  • -Laranja bat
  • -Tipula more erdi bat
  • -Oliba beltzak, eskukada bat
  • -Perrexila
  • -Ziapea, koilarakada bat
  • -Gatza
Prestaketa

Artatxikia perretxikoekin:

Tipulina eta baratxuri atalak txiki-txiki egin.

Gurin koilarakada bat zartaginera bota eta barazki txikituak erregosi. Perretxikoak xerratuta zartaginean jarri eta erregosten jarraitu. Orduan ardo zuri txorrotada bota, murriztu eta artatxikia gehitu. 3 minutuz nahasten eduki eta saldarekin estali. Bitartean tipulina eta perrexila txikitu.. nahastu eta beste 15-20 minutu utziko dugu kozinatzen. Salda geratzen bada, sua igo murritz dadin. Bukaeran gurina geratzen bazaigu, azkenengo momentuan bota eta gainean gazta xerra jarri.

Tofua eta onddo karratuak: 

Tofua eta onddo karratuetan moztu eta maizena eta gatzarekin nahastuta oliotan frijitu gorritu arte. Xukatu. Ondoren saltsa egingo dugu eta zartagin batean, baratxuria txikituta, jengibre zatia birrinduta gorritzen jarri olio pixka batekin. Bertara laranja zukua, soja saltsa, azukrea eta ozpina bota. Irakiten hasten denean, maizena urarekin nahastuta saltsari gehitu eta berriro irakiten hasten denean, tofu eta onddo karratuak gehitu saltsarekin bil dadin.  

Shiitakeak laranja tartarrarekin:

Shiitakeak txikitu eta zartaginean olioarekin gorritzen jarri bi aldetatik.

Laranjari azala birrindu eta ontzi batean sartu. Bertara tipula ore erdia brunoise eran gehitu. Laranja atalak hirutan moztuta, shiitakeak, oliba beltzak xerratuta, perrexila eskukada bat txikituta, ziape koilarakada, oliba olio txorrotada bat eta gatza. Ondo nahastu.

Bukaera:

Plater batean artatxikia perretxikoekin jarri eta gainetik tofuaren eta onddoen sojaren salteatua, gehitu baita barrengorri eta laranja tartarra ere.