Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Ziazerba gainerreak, otarrainxkak, txipiroiak eta barazkiak ostra saltsarekin
Ziazerba gainerreak, otarrainxkak, txipiroiak eta barazkiak ostra saltsarekin
Osagaiak
  • Ziazerba gainerreak:
  • Ziazerbak, 1 kg
  • Esnea, 20 g
  • Maizena, 15 g
  • Emmental gazta birrindua, 30 g
  • Intxaur muskatu pixka bat
  • Ur txorrotadatxo bat
  • Gatza
  • Otarrainxka eta txipiroi salteatuak:
  • 6 otarrainxka
  • 3 txipiroi
  • 3 leka
  • 4 baratxuri fresko
  • Ostra saltsa, 2 koilarakada
  • Sesamo-olioa
  • Sesamo hazi batzuk
  • Pistatxo pestoa:
  • Pistatxoak, 2 koilarakada
  • Oliba-olioa, 150 g
  • Parmesano birrindua, 20 g
  • Baratxuri ale erdi
  • Gatza
  • Hirugihar xigortua:
  • 4 hirugihar xerra
  • Olioa, txorrotada txiki bat
Prestaketa

Ziazerba gainerreak

Ziazerbak eta ura lapiko batean jarri. Estali eta su ertainean 2 minutuz egosi. Tapa kendu eta 10 minutuz egiten utzi. Ondoren, ziazerbak iragazontzi batean xukatu. Hozten utzi eta eskuekin estutu, gehiegizko ura kentzeko.

Lapiko batean esnea eta maizena nahastu. Gatza bota, piperbeltza eta intxaur muskatua gehitu. Su ertainean berotu.

Sutatik kendu eta ziazerbak gehitu. Nahastu eta moldeetan sartu. Emmental birrinduarekin hautseztatu eta 15 minutuz laberatu.

Otarrainxka eta txipiroi salteatuak

Zartagin bat ondo berotuko dugu eta sesamo olio pixka bat botako diogu. Bertara baratxuri freskoak eta lekak juliana finean ebakita sartu. Pare bat buelta eman eta otarrainxka eta txipiroi zatituak gehituko ditugu. Ondo salteatu ondoren ostra saltsa sartu, sesamo haziak gehitu, nahastu eta zartaginetik atera.

Pistatxo pestoa:

Ontzi batean osagai guztiak sartu eta ondo txikitu.

Hirugihar txigortua

Hirugiharra zati txikitan ebaki eta zartagin bero batean olio pixka batekin gorritu, kurruskari geratu arte.

Bukaera

Plater batean ziazerba gainerreak jarriko ditugu eta honen inguruan otarrainxka eta txipiori salteatuak. Pistatxo pesto hari batzuk gainetik jarri eta hirugihar kurruskaria plateretik banatuko dugu.