Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

A banda arroza potarekin, barbarinekin eta limoi alioliarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Arrain salda:
  • Zapo buru batzuk
  • Barbarin hezurrak
  • Karramarro batzuk
  • 2 baratxuri ale
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • 2 tomate heldu
  • Porru bat
  • Piper txorizero haragia, koilarakada bat
  • Piperrautsa, 15 g
  • "Salmorreta":
  • 3 ñora
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba birjina estra, 50 g
  • Adar tomatea, 170 g
  • Gatza
  • Paellarako:
  • Baratxuri olioa, 50 g
  • Pota txikitua, 100 g
  • Arrain zatiak, 100 g
  • Piperrautsa, koilarakada bat
  • Barbarin solomoak
  • Tomate birrindu bat
  • Tomate frijitua, 100 g
  • Arroza, 200 g
  • Arrain salda, 1,2 l
  • Azafrai pistilo batzuk
  • Baratxuri eta limoi aliolia:
  • Limoi erdiren zukua
  • Baratxuri ale bat
  • Gatza
  • Gorringo bat
  • Oliba-olioa. 150 g
  • Ozpina, txorrotada bat
Prestaketa

Arrain salda

Lapiko batean olioa bota eta 2 baratxuri ale, tipulina, porrua eta azenarioa txikituta botata, ondo sueztitzen jarriko ditugu. Piperrauts koilarakada, piper txorizeroa eta tomate zatitua bota. Karramarroak ere gehitu, salmorreta koilarakada bat eta ura goraino. Ordu erdiz irakiten utzi. Zapo buruak eta barbarin hezurrak ere sartu eta 30 minutu gehiagoz irakin. Iragazi.

"Salmorreta"

Alde batetik, ñorak ur epeletan sartuko ditugu haragia ondo atertzeko. Olioa berotzen jarri eta baratxuri aleak xerratuta sartuko ditugu. Hauek gorritzen hasten direnean, ñora haragia sartu, sueztitu eta adar tomateak txikituta gehitu. 2 orduz kozinatzen utzi. Denbora amaitzean, birringailuarekin ondo txikitu eta iragazi.

Paellarako

Zartagin batean pota zatitua gorritzen jarriko dugu. Piperrauts koilarakada bat eta tomate zukua gehitu. Tomate frijitu koilarakada bat eta azafrai pistilo batzuk ere bai. Arroza eta salmorreta koilarakada bat sartu eta sueztitu. Salda sartu eta 19 minutuz egosten utzi, su bizian.

Zartagin batean barbarin solomoak azal aldetik ondo gorrituko ditugu eta paellaren gainean jarri. Hau bukatuta dagoenean. 5 minutuz egoten utzi.

Baratxuri eta limoi aliolia

Ontzi batean osagai guztiak sartuko ditugu eta birringailuarekin ondo igo, emultsio bat sortu arte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena