cerrar buscador

Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Kirkilla jatetxeko keztutako balfejo atungorri tartarra, mango gazpatxoa, tipulin emultsioa eta gazta izozkia
Osagaiak
  • (4 personarentzako osagaiak)
  • Atungorri tartarra:
  • Balfego atungorri solomoa, 300 g
  • Tipulin freskoa
  • Sriratxa saltsa
  • Tipulin olioa
  • Gatza
  • Piperrauts beltza
  • Ahuakate erdi
  • Zilantroa
  • Mango gazpatxoa:
  • Adar tomatea, 1 kg
  • Baratxuri bat
  • Olioa, 120 ml
  • Ozpina, 40 ml
  • Gatza
  • Moldeko ogi zuria, 3 xerra
  • Kuminoa
  • Mango purea, 400 g
  • Ura, 100 ml
  • Ahuntz gazta izozkia
  • Kea ateratzeko makina
Prestaketa

Atun gorria dado finetan moztuko dugu eta errezetan markatzen ditugun osagai guztiekin onduko dugu, Tipulin freskoa, sriratxa saltsa, tipulin olioa, gatza, piper hautsa, dadotan moztutako ahuakatea eta fin moztutako zilantroa. Kristalezko bol batean gordeko dugu, platerean jarri arte.

Mango gazpatxoa egingo dugu. Horretarako, tomateak zati txikietan moztu eta errezetan markatzen ditugun osagai guztiekin birrinduko ditugu.

Birrinduta dagoenean, txino baten laguntzaz iragazi dugu gazpatxoa, eta pitxer batean gordeko dugu izozkailuan.

Metalezko uztai borobil bat erabilita, tartarra plater batean jarriko dugu. Gainean ahuntz gazta izozki kenel txiki bat jarriko diogu, eta kea ateratzeko makinarekin keztu egingo dugu tartarra.

Zerbitzatzeko, pitxer batean mango gazpatxoa jarri, eta azkenengo momentuan gazpatxoa gehituko diogu gure tartarrari.

 

 
 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena