Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Kontserba latak hiru arto tako desberdinetan
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Sardina takoa:
  • Sardina lata bat
  • Antxoa lata bat
  • Piper gorri bat
  • Piper berde bat
  • Tipulin bat
  • Arto talo bat
  • Baratxuriak, 2 ale
  • Perrexil eskukada bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Mendrezka, muskuilu eta “pico de gallo” takoa:
  • Mendrezka lata bat
  • Muskuilu lata bat
  • Tomate bat
  • Tipula more erdi
  • Piper gorri bat
  • Martorri sorta bat
  • Pipermin bat
  • Lima bat
  • Oliba beltz lata bat
  • Perrexil sorta bat
  • Arto talo bat
  • Berberetxo eta ahuakate takoa:
  • Tipula more laurden
  • Berberetxo lata bat
  • Ahuakate erdi
  • Martorri koilarakada bat
  • Pipermin saltsa
  • Gatza
  • Arto frijitu koilarakada bat
  • Lima bat
  • Oliba olioa
  • Arto talo bat
Prestaketa

Sardina takoa:

Piper gorria, berdea eta tipulina juliana eran moztuta, zartagin batean erregosten jarriko dugu. Sardinak eta antxoa xerrak xukatu koipez. Arto taloa zartaginetik pasa bi aldeetatik, eta erdian piperrada koilarakada bat jarri eta gainean sardina eta antxoa xerrak jarriko ditugu. Gainetik perrexil eta baratxuri olio txorrotadatxo bat bota.

Mendrezka, muskuilu eta "pico de gallo" takoa:

Lehenik, "pico de gallo"-a prestatuko dugu: tomatea zuritu, haziak kendu eta datotan moztu; piper gorria ere zuritu, eta tomatea bezala moztu; tipularekin berdin egingo dugu. Gero, barazki guztiak txikituta nahastu, eta martorria apurtuta gehitu, baita lima zukua eta pipermin txikitua ere, eta oliba olio txorrotada bat bota. Arto taloa zartaginetik pasa, eta erdian pico de gallo koilarakada on bat jarri ondoren, gainean muskuiluak eta mendrezka jarri, eta gainetik oliba beltzak zatituta gehitu.

Berberetxo eta ahuakate takoa:

Ontzi batean tipula morea juliana eran sartu ondoren, piper beltz buelta bat bota, jarraian ahuakatea zatituta, pipermin saltsa tanta batzuk, berberetxo lata osoa eta berak duen salda pixka bat, lima zukua, oliba olio txorrotada eta martorria txikituta. Ondo nahastu, eta zartaginetik pasatako arto taloaren erdian koilarakada on bat jarri. Gainetik, artoak txikituta bota.

BUKAERA:

Plater batean, bakoitzetik tako bat jarriko dugu.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena